BUZTINEZKO ONTZIA EGITEKO URRATSAK
Hasi baino lehen, material hauek behar dira ontzia egiteko: buztina, barniza eta margoak. Eta tresna batzuk ere: labana, brotxa, pintzela eta mikrouhina.
Lehenik eta behin, buztina moztu behar da labanaren laguntzaz.
Buztina moztu ondoren, eskuarekin txurroak egin behar dira.
Gero, txurroekin zilindro formako ontzia egin behar da.
Hurrena, ontziari brotxarekin barniza ematen zaio mikrouhinean ez apurtzeko.
Geroxeago, ontzia mikrouhinean sartu behar da, beroarekin gogortzeko.
Amaitzeko, mikrouhinetik atera eta nahi duzun kolorearekin margotu (pintzelarekin).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina