Gu geu!

Gu geu!
natura zientziak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
natura zientziak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

MAKETA ELEKTRIKOAK

 Natura Zientzietako azken gaia ELEKTRIZITATEA izan da eta oso era praktikoan landu dugu.
ZIRKUITU ELEKTRIKOAK montatu ditugu eta guk egindako meketetan tartekatu ditugu.
Onodoren, 5. mailakoei aurkeztu eta azaldu egin dizkiegu.
HONA HEMEN GURE LANAK!!!






2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

ENERGIA ERALDAKETAK

Energia ez da sortzen ez desagertzen, eraldatu egiten da.


Hona hemen adibide batzuk:

ENERGIA ELEKTRIKOA BERO ENERGIA bihurtzen du plantxa batek

ENERGIA ELEKTRIKOA ENERGIA MEKANIKO bihurtzen du labadora batek
ARGI ENERGIA bihurtzen da.
Pilen barruko ENERGIA KIMIKOA, 


ERREAKZIO KIMIKOAK

Sukaldea laboratorio kimiko bat dela askotan esan ohi dugu. Hemen adibide bat, GATZATUA.
Mamiagatzatua edo gaztanbera gatzatutako esnez egindako azkenburua da. 
Euskal Herrian ardi esnearekin egin ohi da.

Prestakuntza

Esnea gatzatzeko, esnea epeltzen da, eta edoskitzen dabilen animalia baten sabeletik hartutako hartzigarri laktikoa edo kardu mota bat eransten zaio. Horrek esnearen gazta-aldea gazuretik banatzen du. Behin prestatuta, gatzatua hutsik edota gozagarriren bat gehituta (eztia,azukrea...) jan ohi da.
OSAGAIAK:  ardi esnea eta gatzagia









Esnea egosi behar da



Egosi ondoren, ontzietan banatzen da.   




Epeldu ondoren, gatzagia eransten zaio






Minutu batzuk barru, esnea "solidifikatu" egin da, GATZATU egin da.
On egin!!!




DISOLUZIO BATEN OSAGAIEN BANAKETA

MATERIALA:                                                                  

  • ura
  • gatza
  • plater bat 
  • edalontzia
  • goilara
  • plastikozko filma 
 PROZEDURA:

Uretan gatza disolbatzen dugu goilararen laguntzaz. Apurka ,apurka , isuri egiten dugu plateran.
Ondoren plastikoa jartzen dugu gainean, ur lurruna sortzen dela konprobatzeko.
Behin ura plastikoan kondentsatzen dela ikusi ostean, gainetik kentzen dugu, bere banaketa ahalbideratzeko.
Egunetan behatzen dugu hauxe konprobatuz:

GERTATUTAKOA:
  • platerako ormetan gatza "itsatzen" hasi da.
  • Gero eta ur gutxiago ikusten da plateran.
  • Azkenean ur guztia desagertzen da.
  • Plateran gatz- kristaltxoak gelditzen dira.
ONDORIOAK:

Disoluzio baten osagaiak banatzeko, LURRUNKETA METODOA erabilgarria da. Horretarako disoluzioak, BEROA  zurgatu behar du.