Gu geu!

Gu geu!

2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

ZARTAGINA

Borobil formako tresna bat da,tamaina ertaina edota txikia du eta kolore grisekoa da.
Bere materialak plastiko gogorra,aluminioa,altzairua eta burdina dira.Bere atalak euskarria eta ontzia izan daitezke.

Bere funtzionamendurako elektrizitatea behar du.Elektrizitateari esker sua pizten da.Zartagina ipintzen da suaren gainean eta janaria egiten duzu.

BONBILA

Bonbila batzuk boroboliak dira, pelota bat modukoak eta beste batzuk berriz karratuak edo zilindrikoak dira,Txikiak dira armiarma baten modukoak.


Bonbilaren atalak dira, tornilloak eta metala.Eta egiteko kristala eta kableak behar da.


Bonbilaren funtzionamendua hauxe da : elektrizitatea kabletik pasatzen da azkar eta gero argitzen du.

TXIGORGAILUA

Itxuraz errektangularra da , eta tamainaz handiak , txikiak eta ertainak izan daitezke.


Txigorgailuaren materiala plastikoz eta metalez osatuta dago. Bere atalak karkasa , kablea , graduak neurtzeko botoia eta berotzeko erresistentzia izaten dira.



Txigorgailua bere lana egiteko , lehenik , ogi "bimboa" edo ogi normala barruan jarri behar da. Gero tenperatura neurtzeko botoiari eman eta nahi duzun gradutan jarri. Ondoren , kablea entxufean sartu. Azkenik , minutu batzuk barru , ogia aterako da , eta prest dago gosaltzeko !



TELEBISTA

Nire telebista beltza da eta laukizuzen forma du, SONY markakoa da 37 MEGAPIXEL DITU. Altueraz 90 cm ditu eta luzeeraz 61 cm; guztira 302 cm-ko perimetroa du.

Altaboz bat du eta kristalezko pantaila bat eta plastikoa du kanpoaldetik. Kristalez eta plastikoz eginda dago.

Nire telebistak atzeko aldean botoi gorri bat du. Telebista pizteko ematen diozu eta telebista prest dago ikusteko, elektrizitatea behar du pizteko.

Botila

Botila zilindro formakoa da eta tamaina askotakoa izan daiteke.

Botila plastikozkoa izan daiteke beste batzuk, berriz kriztalez eginikoak dira. Botilak bi atal ditu: ontzia eta tapoia; azken hau burdinezkoa izan daiteke.

Urez edo beste likidoz betetzeko balio du; adibidez: KASa, lixiba, txampua... Batzuk edateko, beste batzuk garbitzeko, landareak ureztatzeko... balio dute.



Patinetea.

``L´´ baten forma du, tamaina desberdinekoak izan daitezke. Adibidez: handia, txikia edo ertaina.

Patineteak honako atalak ditu: eskulekua, basea, urkila, errondamentuak, gurpila eta frenoa. Aluminiozkoa da eta gurpilak material sintetikoaz eginda daude.

Erabiltzeko lehenik gainean montatzen zara, hankarekin indarra egiten duzu eta gelditu nahi duzunean atzeko frenoa zapaltzen duzu.

                                                                                          


2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena