Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

AUTOBIOGRAFIA

Goizaldean egunsentia hastean, Usansolon geuden, saskibaloi ligako hirugarren partida zen. Ondarrun aurka jolasten genuen. Eguraldi bikaina zegoen ,eguzkia ondo jotzen zuen.
Nik lehiotik begiratu eta nire taldeko lagunak urduri xamar zeuden eta ni haiengana joan nintzen partida jokatzeko.

Kaletik joatean ni urduri xamar nengoen partida nola aterako zen pentzatzen. Kanpo zelaian tiro batzuk botatzen nengoela, Ondarruko saskibaloi taldea ikusi nuen. Ni dardarka nengoen, neskak oso altuak eta oso handiak baitziren. Nik partida galduta zegoela pentsatu nuen.

Partida hastean lehenengo laurdenean Lorea, Izaro, Naia, Ane eta Itsasne atera ziren kanpo zelaian. Txarto hasi ginen, 6-13 galtzen eta oso urduri nengoen. Bigarren laurdena hasi eta ez genuen ezer erremontatu, 20-29 ra geuden kampo zelaitik gorantz-beherantz eta defentza itzela egin genuen baina ez zuen ezertarako balio.

Deskantsua hastean, hirugarren laurdenean, erremontada itzela egin genuen. Beste ekipoko jokalariak nekatuta zeuden eta 35-29 irabazten geuden , azkenengo laurdenean 40-35 geratu ginen azkenean.

Partidoa irabazi egin genuen.



Resultado de imagen de pierna partida baloncesto


LEHEN FINALA

Orain dela bi urte, eguerdi batean, frontoira joan nintzen, beti bezala, baina egun hori oso berezia zen. Landerrekin final bat jolastuko nuen, nire lagun Aritz eta Josuren aurka.


Hasi baino lehen, urduri jarri nintzen kontrakoak oso onak zirelako, baina nik nahi nuen irabazi, alde batetik, baina bestetik nire lagunak ziren.
Falta zen gutxi, partidua hasteko, publikoa presionatzen zegoen eta urduritasuna altzatzen zen, baina nik indarrez eta pozez finala irabaziko nuela pentsatzen nuen.

Resultado de imagen de eskupilotaOrdua heldu zen eta finala jolasten nengoen. 17-16 galtzen genuen. Josuk txapara eman zion partidua igualatuta zegoen ,17-17. Nik atera nuen eta Aritzek huts egin zuen. 18-17 irabazi genuen.

AUTOBIOGRAFIA

Resultado de imagen de torneo de navidad umore onaEguerdia zen hamabiak eta laurden hain zuzen ere, Meatxetako zelaian finala hastear zegoen, Umore Ona eta Laudio artean. Eguraldi aparta zegoen eta jende asko gure eta Padure eta Abanto arteko Finalak ikusten zeuden.

Lehenengo partea hasi zen, Pablo, Iskander, Aner, Ander, Flavius, Peio eta nik urten ginen. Hiru garren minutuan Peiok lesio bat finjitu zuen ta Irkus urten zen. Zazpigarren minutuan Flaviusek gola sartu zuen eta seguiduen Laudiokoek zelai erditik atera eta rebote bategatik gola sartu zuten. Lehenengo partea bukatu zen.

Bigarren partean Kevin, Peio, Beñat, Mikel, Lander, Julen eta Enekok jolasatu zuten. Korner batean Beñatek buruz gola sartu zuen,
seguiduen  Laudiokoek gola sartu zuten. Azken 2 minututan Julenek gola sartu eta oso pozik jarri ginen. 

Arbitroak finala pitatu zuenean saria eman ziguten eta aldagelan eta zelaian ospatu genuen ura botatzen eta abesten eta oso pozik jarri nintzen.

EGILEA: Unax Estrada

2016(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

AUTOBIOGRAFIA (SAN MAMES ZAHARRA)

Bilboko hirian, Luis Briñas kalean nengoen ni. Kalea pertsonaz beteta zegoen, Atlhetic eta Sporting .c.p-ko zaleak zeuden. 2012an izan zen, Europa leageko finala izan zenez jendea nigana zetorren poztazun handiz. Futboleko jokalariak berotzen ari ziren partida jokatu aurretik eta zaleak animoz zeuden finala jokatu baino lehen.

21:00etan partida hasi zen, piii! Atlhetic-ek atera zuen zelai erditik eta pilota mugitzen hasi zen. Oso urduri nengoen, futbol-jokalariak finala jokatzen ari ziren nire gainean eta lasaitzen saiatzen nengoen, horrela ez nintzen mugituko.

Pilota mugitzen ari ziren, ederra zen jokalariak nola jolasten ari ziren eta... gola! Markel Susaetak Atlhetic jokalaria lehenengo gola sartu zuen, partida jarraitu zuen eta oso urduri segitzen nuen, baina pozik ere bai Atlhetic irabazten zihoalako. Bat-batean, gola, orain aurkako taldea izan zen eta finalak desenpate bat behar zuen.

San mames uefa.pngBehin eta berriro nengoen Atlhetic-ek gola sartzeko gogoz eta halako batean, horrela izan zen. Partidua 2-1ean zegoen, Atlhetic irabazten eta zaleak animoak eta ohiuak botatzen ari ziren. Atlhetic pelota zeukan, a zein ondo zihoan taldea eta azkenean Llorentek txut egin zuen, eta golaaaa!

Atlhetic-en zaleak hain urduri eta pozik zeuden, eta lehertu egingo zirela zirudien, ni bezala. Ondoren, piiiiii! Arbitroak partidaren finala markatu zuen.

Finala irabazi genuen eta horretaz gozatzen nengoen. Atlhetic-en zaleak oso pozik atera  nigandik eta Sportingeko zaleak disgustoarekin joan ziren haien etxeetara.

Autobiografia

Iluntzean,gautu aurretik,Cebiko de la Torreren mendi batera igo ginen abuztuaren bigarren astean.Egun hotza egin zuen  horrexegaitik ez zegoen jende asko.

Lagunbaten etxean nengoen eta nire ama bilatzera etorri zitzaidan.Orduan esan zidan mendi batera joango ginela.Kotxera igon,bokata batzuk hartu eta lagun batzuekin mendira abiatu ginen.Mendian bat batean lurrera jauzi nintzen eta galeperrak niregana etorri ziren.


Lurretik altxatu eta korrika joan nintzen.Ni beldurtuta nengoen nire atzetik zetoztelako.Nire lagunek esan zidaten  aterpera sartzeko baina nik esan nuen,ezetz, bestela  aterpean sartuko zirela.Bost minutu egon nintzen korrika egiten eta galeperrak ez zetozten nire atzetik.



Oso kantsatuta nengoen.Hamaka batean jezarri,bokata hartu  eta nire amari kontatu nion.Barrezka hasi zen.Bokata jan eta etxera abiatu nintzen.

Resultado de imagen de kodorniz animalçResultado de imagen de correr

AUTOBIOGRAFIA





AUTOBIOGRAFIA

  Goiz baten hamabi eta laurdenetan, abenduaren 26an, oso eguraldi ona zegoen, torneo bat jolastu genuen, bi egunez Usansolon . Jende asko egon zen, sei talde ginen eta,  Meatzeta futbol zelaian. 

  26an,  partido guztiak irabazi genituen egun horretan, lehengoak geratu ginen Laudio eta nire taldea,  finala jolasteko hurrengo egunean, 27an.

  Gure finalaren partidua holan izan zen:
  Lehenengo zatian Flaviusek itzelezko gola sartu zuen, Laudiok segiduan gola sartu zuen eta lehenengo partearen amaieran enpate geratu ginen.

  Bigarren zatia hasi zenean oso urduri nengoen. Enekorekin hasi nintzen jolasten eta oso ondo ibili ginen. Beñatek itzelezko gola sartu zuen, buruz, baina segiduan Laudiok gola sartu zigun.

  Azkenean Julenek gol izugarria sartu zuen azken minutuan eta txapeldunak. Irabazi ondoren dutxara joan ginen eta denok arroparekin sartu ginen uretan. Nahiz eta urduri egon, oso ondo pasatu nuen.

2016(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

Nire autobiografia

Txikitan, bi urte nituela, eskolatik etxera heldu ginenean pasadizo hau gertatu zitzaidan.


Eguraldi txarra zegoenez, etxean egon nintzen amarekin jolasten eta gose nintzen meriendatu ez nuelako oraindik. Asko gustatu zitzaidan amaren arrakada, urre kolorekoa eta biribila zelako. Amak burua makurtu zuen, niri kilikiliak egiteko. Oso zakarra nintzenez amaren arrakada hartu eta iruntzi egin nuen. Gozoa zirudien baina oso nazkagarria zen.


Resultado de imagen de pendiente de oro de aros
Negarrez hazi nintzen tripan mina neukalako eta amak ez zekien zer gertatzen zitzaidan eta larritu egin zen. Arrakada bat falta zitzaiola konturatu zen eta aitari deitu egin zion. Aita lanetik etorri zen eta Gurutzetara eraman ninduten.


Gurutzetara heltzean medikuak etorri ziren eta ea zer gertatzen zen galdetzen nion neure buruari.Gela batera eraman eta han kanporatu nuen amaren urrezko arrakada eta lasaiago bueltatu ginen hirurak etxera. Amak ,hurrengoan, jolasteko urrezko arrakadak kenduko zituela esan zuen.