Gu geu!
2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea
2016(e)ko maiatzaren 8(a), igandea
JON ARRETXE GURE ARTEAN
Urtero bezala, Jon Arretxe idazle basauritarra gure artean izan dugu 6. mailan.
Aurton , Beti iparralderantz, bere liburu berria irakurri dugu eta oso interesgarria iruditu zaigu.
Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz?
Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak.
Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean: Malin, Aljerian, basamortuan, Marokon eta azkenik itsas artea pasatuta Espainiara.
Abentura horietan era guztietako pertsonak ezagutuko ditu, bihotzik ez duten anker mixerableak eta laguntzeko prestasun handiko
jatorrak.
jatorrak.
Zuk zer egingo zenuke?
Oso gauza interesgarri kontatu zizkigun eta beti bezala, beste kulturuetako umeen bizimodua ezagutzeko aukera ezin hobea eskeini digu. Bere azalpenak eta diapositibak entzun eta ikusi ondoren, gure galderak erantzun zituen, liburuen sinadurekin bukatzeko.
2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala
GABRIEL ARESTI
Gabriel Aresti Segurola Bilbo, Bizkaia, 1933ko urriaren 14a jaio zen eta Bilbo,1975eko ekainaren 5an hil egin zen. Euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat.
Maurizia Aldeiturriaga
Bederatzi urte zituela neskame joan zen Basurtura, ganadu tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko hariki fabrikan hasi zen lanean. Hamabi urte besterik ez zuela hasi zen Maurizia jaiegun eta festetan herriko plazetan jotzen. Plazarik plaza ibiliz ezagun bihurtu zen, eta Leon Bilbao albokariarekin batera hainbat grabaketatan parte hartu zuen. Abesteko modu kementsua zen Mauriziaren musikaren ezaugarri nagusia.
1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, eta ia hil arte jo izan zuen panderoa.
Maurizak egin zuten balentria egun berean hiru sarikeketan irabazle suertatu baiziren.
2016(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)