Esperimentu honetan eskolan ikasitako hiru ikasgai erabiliko ditut. Alde
batetik nahaste homogeneoa edo disoluzioa, bestetik,egoera-aldaketa,hain zuzen
baporizazioa eta azkenik eta energia elektrikoaren erabilera.
Esperimentua martxan jartzeko, behar izan ditudan materialak prestatu ditut.
· Gatza
· Ura
· Kotoizko soka
· 2 edalontzi
· Erreteilua
· Koilara
Prozesua:
Lehenik edalontziak urez bete
ditut erdiraino eta erreteiluaren gainean ipini ditut.Edalontzi bakoitzari bost
koilarakada gatz bota dizkiot eta koilararekin irabiatu ditut,gatza urarekin
nahasteko.Modu honetan disoluzio bat lortu dut.Gatz guztia ez da disolbatu,hau
da,saturazioa gertatu da.
Jarraian kotoizko kordela hartu eta edalontzi baten barruan sartu dut ondo
bustitzeko. Bustita egon denean, kordelaren muturrak bi edalontzietan sartu
ditut, erdi zintzilik utzita.
Hau guztia,mahai baten gainean kokatu dut,leihoaren ondoan,eguzkiaren beroa
erabiltzeko lurruketan.
Egindako hau,egun batzuetan behatzen egon naiz.Lehenengo
egunean, soka ura xurgatzen egon da eta ur hori sokaren erdigunera ailegatzerakoan
erretilura jausten da ur-tantak modura.
Gauez ez dagoenez eguzkirik,
Egunak pasa ahala, ura lurrundu egin dela konturatu naiz eta modu honetan
gatza sokan gelditu dela ohartu naiz.Hemen gertatu dena gatzaren kristalizazioa
izan da.Nire ustez,sokak estalaktika
baten itxura du.
Azkenik,erreteiluan jausitako ura lurrundu egin da ere bai eta modu honetan
solido eta likido baten arteko nahasketa bereiztea lortu dut.
Esperimentuan nahasteak bereiztea, disoluzioak egitea eta energia
erabiltzea lortu dut.
Ondorioak:
· Ura lurrundu egin da
eguzkiaren eta bonbilak sortzen duen
beroa erabiliz,hau da,egoera aldaketa gertatu da “baporizazioa”.
· Nahaste baten osagaiak
bereiztea lortu dut.
· Energia elektrikoa
erabiliz,bonbilak ematen duen beroa lurrunketan laguntzeko balio izan du.






Ederto, Peio, jarraibide guztiak errespetatu dituzu eta azalpena argia izan da.
ErantzunEzabatuGogoratu ,sarrerei, izenburua dagokion tokian jarri behar zaiela (nik aldatu dizut jada)