Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko apirilaren 1(a), ostirala







  NAJERA ASTE SANTUAN


2016ko Aste Santuan urtero bezala, nire oporrak Najerara pasatzera etorri naiz. Herri honetan hainbat ospakizun ospatzen dira sasoi honetan. Haien artean hauek dira batzuk: altzairu azoka, artisau-elikagaien azoka eta tabernen arteko pintxo lehiaketa. Ekintza hauen antolaketan Errioxako Gobernuak, Najerako Udaletxeak eta Dendari Elkartea parte hartzen dute.

Azoka hauek martxoaren 19tik 28arte irauten dute.Altzairuen azoka herrian dauden altzairu denda bakoitzak haien altzairuen erakusketa bat egiten du udalak duen eraikin handi batean. Erakusketa honetan denetarik ikusi dezakezu adibidez logelak, egongelak, bainugelak, sukaldeak…

Artisau-elikagaien azokan Errioxako inguruko probintzietako elikagaiak eta artisauen lanak ikusi eta eros daitezke.
Pintxoen lehiaketan herriko taberna bakoitza pintxo bat prestatu behar du altzairuen azokarekin zerikusia duena. Irabazlea jakiteko, herriko jendea pintxoa jaten du tabernaz taberna eta aukera du botoa emateko.

Esan liteke gauza guzti hauek antolatzeko partaide guztiak lan handia egin behar dutela eta nire ustez gogo handiarekin egiten dutela lan.Antolatzaileak lortu nahi dutena bisitariak ondo pasatzea da.

Beste gauza batzuen artean kontatu nahi dut alde zaharra oso polita dagoela altzairu koloretsuekin apainduta dagoelako.Hau dela eta alde zaharra oso girotsua dago eta jendez beteta ere bai.
 Beste alde batetik badago tren bat herria zeharkatzen duena eta honela herria ikusi daiteke eta Altzairuen azokara eramaten zaituena.Tren honetan familiak , umeak eta gazteak igotzen dira eta alaitasuna ikus daiteke haien irribarretan.


Zalantzarik gabe uste dut azokak herriko giroa alaitzen duela. Seguru datorren urtean bisitariak bueltatzeko gogoa izando dutela. Harritzekoa da ere bai errromesen aurpegia herrira heltzen direnean. Ni ere primeran pasatzen dut eta animatzen dizuet hurrengo urtean ona etortzera.

 Resultado de imagen de najera







Peio Egileor

1 iruzkin: