Hegazkina Alejandriatik atera zen eta Kairora abiatuko zen, baina bahitzaileak Txiprerantza desbiatu zuen. Lau ordu egon zen hegazkinean sartuta, bidaiari guztiekin, eta lehergailuak dituen gerriko batekin.Hiru ordu pasa eta gero, gizonak hegazkina utzi zuen eta poliziak detenitu egin zuen, agenteek esan zuten lehergailuak zituen gerrikoa faltsua zela baina batzuk uste dute ez dela faltsua. Bahitzaileak hegazkina sekuestratu zuen, bere emakume ohiarekin hitz egiteko.
Bahitzailearekin egin zituzten negoziazioak ondo atera ziren eta bidaiari guztiak askatu egin zituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina