Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko apirilaren 3(a), igandea

PUZTU GLOBO BAT LEGAMIA ERABILIZ




Materiala:

  •  Legamia aktiboa,
  • Lapiko bat
  • Bero-iturri bat
  • Inbutu bat
  • Azukrea
  • Globo handi bat
  • 3 3zentilitroko botila bat aho txikikoa
  • Ura






1. Puztu eta hustu globoa askotan, luzatzeko eta malgutasun handiagoa emateko.



2. Bota 300 mililitro ur lapikora eta jarri berotzen. Baina kontuz, ez da komeni ura gehiegi berotzea!





3. Ura epeldutakoan, bota hiru koilarakada legamia eta nahasi poliki-poliki, legamia homogeneoki disolbatu arte.


4. Bota hiru koilarakada azukre nahasteari eta nahasi berriz ere poliki-poliki.


5. Bota nahastea botilara, inbutua erabiliz, eta astindu botila kontu handiz.


6. Jarri globoa botilan, ondo kateatuta, airerik ez sartzeko eta ez irteteko moduan.


7. Egon pixka batean eta ikusi zer gertatzen zaion globoari.



1 iruzkin:

  1. Zergatik gertatzen zaio hori globoari? Zer gertatu da?
    Erreakzio kimikorik gertatu dela uste duzu?

    ErantzunEzabatu