- ura
- gatza
- plater bat
- edalontzia
- goilara
- plastikozko filma
Uretan gatza disolbatzen dugu goilararen laguntzaz. Apurka ,apurka , isuri egiten dugu plateran.
Ondoren plastikoa jartzen dugu gainean, ur lurruna sortzen dela konprobatzeko.
Behin ura plastikoan kondentsatzen dela ikusi ostean, gainetik kentzen dugu, bere banaketa ahalbideratzeko.
Egunetan behatzen dugu hauxe konprobatuz:
GERTATUTAKOA:
- platerako ormetan gatza "itsatzen" hasi da.
- Gero eta ur gutxiago ikusten da plateran.
- Azkenean ur guztia desagertzen da.
- Plateran gatz- kristaltxoak gelditzen dira.
ONDORIOAK:
Disoluzio baten osagaiak banatzeko, LURRUNKETA METODOA erabilgarria da. Horretarako disoluzioak, BEROA zurgatu behar du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina