Sukaldea laboratorio kimiko bat dela askotan esan ohi dugu. Hemen adibide bat, GATZATUA.
Mamia,
gatzatua edo
gaztanbera gatzatutako
esnez egindako azkenburua da.
Euskal Herrian
ardi esnearekin egin ohi da.
Prestakuntza
Esnea gatzatzeko, esnea epeltzen da, eta edoskitzen dabilen animalia baten sabeletik hartutako hartzigarri laktikoa edo kardu mota bat eransten zaio. Horrek esnearen gazta-aldea gazuretik banatzen du. Behin prestatuta, gatzatua hutsik edota gozagarriren bat gehituta (eztia,azukrea...) jan ohi da.
 |
OSAGAIAK: ardi esnea eta gatzagia |
 |
Esnea egosi behar da |
 |
Egosi ondoren, ontzietan banatzen da. |
 |
Epeldu ondoren, gatzagia eransten zaio |
|
 |
Minutu batzuk barru, esnea "solidifikatu" egin da, GATZATU egin da. |
 |
On egin!!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina