LEIOA ETA MENSAJERO
Leioa taldea Kanarietara joan zen partidu bat jokatzera Mensajeroren kontra. Leioak 1-0 galdu zuen Jaimeren gol batekin partiduko bigarren zatian. Mensajero taldeak jaitsiera postua abandonatu zuen eta Leioa taldeak hartu zuen.
Etxeko taldeak partiduaren kontrola zeukan hasieratik. Leioako taldeak baloia geldirik zegoen momentuetan aprobetxatzen zuen eta apurka apurka presio on batekin erasotzen zuen. Atsedenaldia eta gero kanpoko taldeak oso indartsu atera ziren baina ez zieten arazorik eratzen Mensajeroko jokalariei. Etxeko jarraitzaileak partidua nola zihoan ikusten ari zirela, Nachoren (Mensajeroko jokalaria) jokaldi batean "penalti, penalti !!" hasi ziren ohiukatzen baina ez zuten ezer lortu. Hurrengo jokaldian Jaimek buruz lehenengo eta gol bakarra sartu zuen bere taldearentzat. Bigarren zatiak 54 minutu izan zituen; izan ere, etxekoen gola ailegatzean,
Angel, Leioa taldeko atezaina, porteriara joan zen baloia hartzera eta bat-batean zale batzuk atezainaren burura bota ziren eta partidua
6-7 minutu egon zen geldirik. Hortik aurrera tentsioa handitzen joan zen. Partiduak 9 minutuko deskontua eduki zuen. Deskontuan Angelen taldeak bere atezaina ondo zegoela eta jarraitu ahal zuela zehaztu zuten. Partidua berriro hastean Leioak jokaldi ona eduki zuen partidua berdintzeko baina ez zen sartu. Etxeko taldeko hurrengo jokaldian 2-0 sartzeko aukera izan zuten baina Angelek esku on bat atera eta gero bere taldearentzat partidua salbatu zuen. Mensajero taldeak partidua kontrolatzen zuen eta fisikoz hobeto zeuden eta bigarren gola bilatzen zuten baina ezin izan zuten. Leioak txarto jokatu eta gero galdu zuen partidua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina