Atzo domekan, nire aita kontzertua zeukan Bilbon, Euskalduna Jauregian hain zuzen ere. Goiz altxatu ginen, dutxa hartu, arropa jantzi, gosaldu eta horretara abiatu ginen.
Aita eta biok Euskaldunako eszenatokian geunden eta nik Bilboko Udal Bandakoei ensaiatzen ikusi nituen. Kontzertua berezia izango zen, narratzaile bat egongo zelako, Patxi Gonzalez, eta ipuinak kontatzen zituelako, musikarekin batera. Asko kostatzen zitzaidan narratzailea ulertzea, pentsatzen nuen mikrofonoa apurtuta zegoela baina azaldu zidaten zergatia: eserleku guztiak hutsik zeudelako eta bozgorailuak amatatuta zeudelako.
Zuzendariak, Jose Rafael Pascual Villaplana, ensaioa amaitutzat eman zuen eta nire aitak sarrerarantz eraman ninduen. Hantxe nire ama ikusi eta kontzertua ikustera joaten ari ginen, nire anaiarekin, Ekaitzekin, bere arreba eta bere amarekin batera. Jendea irrikaz zegoen eta gogo handiarekin ere bai.
Ikusle guztiak barruan zeudenean kontzertua hasi zen. Narratzaileak bera eta Bilboko Udal Banda aurkeztu zuen eta zer egingo zen azaldu zuen, humore xelebrearekin. ´´El gato con botas``-ekin hasi ziren eta narratzaileak ipuina kontatzen zuen eta bandakoek musikaren bitartez segitzen zuten. Instrumento pila bat jotzen ari ziren, nire aitak bateria eta perkusiosko beste instrumentu batzuk.
Obra hau amaitu eta jendetza txaloka zegoen, pozik eta irribarrearekin ezpainetan. Beste historio batzuk segitzen zuten kontzertua, adibidez: ´´Hans Christian Andersen Suite``- en bizitza, ´´La cerillera``... Ikusleek gero eta gehiago txalotzen zeuden eta sentimenduak askatzen, obrak oso politak zirelako. Azkenean kontzertua amaitu zen eta jendea gehiago nahi zuen, ni bezala.
Geroxeago, lagunekin joan ginen taberna batera, agurtu genituen eta familiako laurak jatetxe italiar batera joan ginen, Pasarela-ra konkretukoki. Pizza gozoa jan nuen, oso ondo eta lasai jango nuen egunero horrelako pizza! Laurok Barakaldorantz abiatzea erabaki genuen, zineman pelikula bat ikusteko. ´´El Pregón`` filma ikusi genuen. Oso dibertigarria zen, zinema-aretoko guztiek barrezka zeuden, noski. Gustora ikusi nuen filma baina oso labur egin zitzaidan.
Ondoren, Usansolora joan ginen, nik lagunekin kalera jolastera joan nintzen, gauan etxera bueltatu nintzen, afaldu nuen, sofan lasai-lasai gelditu eta ohean lo geratu nintzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina