Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

KRONIKA

                            
                             IÑAUTERIAK

2016ko otsailaren 5a, Usansolo. Arratsaldeko 15:30ak gutxi gorabehera ziren, frontoiaren barrenean bilduta zeuden Unkina Ikastetxeko ikasleak, maila bakoitzaren dantzak jendeari erakusteko.



Urduritasuna kanpoan utzita emanaldia hasi egin zen.



6 mailek, koreografia ondo ikasita zuten, lan askoren emaitza zen, eta orduan, bi aurkezleek iñauteriei sarrera eman zioten, eta beste bikote batek maila bakoitzaren dantzei.



Lehenik, 1.mailakoek ezin hobeago dantzatu zuten rock-a.

Gero, 2.mailakoak sukaldetik ihes egin eta frontoira etorri ziren sukalde orkestra dantzatzeko.
Segituan, 3.mailak buzti-buztita etorri ziren euritakoekin euritan dantzan koreografia aurkezteko.
Oraingoan, protagonistak 4.mailakoak izan ziren, Shakiraren La la la abestiarekin.
Handik gutxira, 5.mailako A gelak Madre Tierra dantzatu zuten. Publikoa harrituta utzi zuten.
Jakina, 5.mailako B gelak Grese pelikularen abesti bat prestatu eta aurkeztu egin zuten, aho-zabalik utzi zuten jendea.
Eta azkenik, 6.mailakoek hego-Amerikako abesti bat dantzatu zuten " La Gozadera". Ikaragarri egin zuten.


Giro oso polita egon zen, eta handik gutxira, bi aurkezleek bukaera eman zioten iñauteriei.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina