Usansoloko eskolatik ateratzen gertatu zitzidan pasadizo hau, orain dela hamar urte gertatu zen,urte bat neukanean.
Beti bezala lurretik gauzak hartzen nenbilen eta nire gurasoak nire atzetik zebiltzaten, korrika, kaka zela eta lurrera botatzeko. Egun batean, gauza distiratsu bat ikusi nuen, harengana hurbildu eta hartu egin nuen.
Nire ama, beti bezala, nire atzetik zebilen zikinkeria zela esanez. Nire amak hartu nuena ikusitakoan, eskutik kendu zidan, urrezko lepoko zoragarri bat zen! Nire ama harrituta zegoen eta ni negarrez, nik aurkitutako lepokoa kendu zidalako.
Jendeak topatzeko kartelak egin zituen amak, erdian argazki bat eta behean bere telefonoa zituzenak. Jende askok deitu zigun baina ez zen inorena. Gizon eta andre asko deitu gintuzten beste lepoko batengaitik txakurren lepoko batengaitik hain zuzen ere. Baina gurea gizakiena zen ez animaliena. Azkenean armairu marroi handi baten gorde zuen eta oraindik hor dago. Kutxa gorri batean sartuta zapi batekin inguratuta.
Ikusten dudan bakoitzean gertatutakoaz gogoratzen naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina