Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

Nire autobiografia

Txikitan, bi urte nituela, eskolatik etxera heldu ginenean pasadizo hau gertatu zitzaidan.


Eguraldi txarra zegoenez, etxean egon nintzen amarekin jolasten eta gose nintzen meriendatu ez nuelako oraindik. Asko gustatu zitzaidan amaren arrakada, urre kolorekoa eta biribila zelako. Amak burua makurtu zuen, niri kilikiliak egiteko. Oso zakarra nintzenez amaren arrakada hartu eta iruntzi egin nuen. Gozoa zirudien baina oso nazkagarria zen.


Resultado de imagen de pendiente de oro de aros
Negarrez hazi nintzen tripan mina neukalako eta amak ez zekien zer gertatzen zitzaidan eta larritu egin zen. Arrakada bat falta zitzaiola konturatu zen eta aitari deitu egin zion. Aita lanetik etorri zen eta Gurutzetara eraman ninduten.


Gurutzetara heltzean medikuak etorri ziren eta ea zer gertatzen zen galdetzen nion neure buruari.Gela batera eraman eta han kanporatu nuen amaren urrezko arrakada eta lasaiago bueltatu ginen hirurak etxera. Amak ,hurrengoan, jolasteko urrezko arrakadak kenduko zituela esan zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina