Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko otsailaren 7(a), igandea

Nire lehen finala

Resultado de imagen de ruben azkonaGoizeko bederatziak ziren, eta nire etxean nenbilen oso urduri. 2014ko urtea igarotzen zen eta galdetuko zarete zergatik nengoen hain urduri, ba; kontatuko dizuet.

Bizkaiko esku pilota finalean nebilen, baina gauza bat gertatzen zen: Arrankudiagaren ordez jokatuko nuen final hura.

Baina pozik nengoen zeren finala Usansoloren kontra jolastuko nuen, hau da, nire lagunen kontra. Finala, Sodupeko frontoian jolastuko zen goizeko hamaika eta erdietan.

Oraindik ez badut esan. Landerrekin jolastuko nuen finala. Bera ere oso urduri zegoen, hala esan zidan berak.
Resultado de imagen de txapela pelotari
Gogoratzen dut nire aitaren lagun bat etorri zela, Josean deitua. Hauxe dolar bat eman zidan esanez "Argentinan jende gehienak dolar bat darama boltsikoan, sorte ona ematen duela pentzatuz".
Honek, pozez bete eta ondo jolastera animatu ninduen. Finala hastera zihoan eta txapa aurkoengan jauzi egin zen.
Finala hasi egin zen eta lehenengo tantoa gure aurkako bikoteak egin zuen eta 0-3rarte joan zirean. Momentu hartan nire zabalare batean huts egin zuen Ikerrek eta 4-3ra orekatu genuen partidua. Finalak segidu egin zuen 14-11 arte, non 17-11 jarri eta bakarrik tanto bat egiteko aukera eman genien. Ikuskizuna 18-11 amaitu zen. Jokaldia irabazi egin nuen!
Amaitu ondoren hurbil zegoen taberna batera igaro ginen gure
lagunekin. Umeak gozokiak eta nagusiak nahi zutena jan egin zuten, zeren jai eguna zen guztientzat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina