Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

Futbola Aritz

                                                                                      Usansolon, 2016 ko maiatzaren 9an.

Galdakaoko alkate jaun hori:

Aritz Artetxe naiz, Usansoloko ume bat eta nire kexa adierazi nahi dizut futbolaren egoerarengandik.

Zuk ondo dakizunez, ume asko futbolean aritzen dira baina askotan leku desegokietan.



Hasieran Mailuko plazan aritzen ziren jolasean. Jendeak pilotadak jasotzen zituenez erabakia hartu zuten: plazatik botatzea. Futbolariek frontoi zaharrean porteriak margotu zituzten eta partiduak jokatzen zituzten.

Kontua da ni pelotaria naizela eta batzutan partidu garrantzitsuak ditudala eta entrenatu behar dudala, orduan, frontoi horretara noa baina ezin dut entrenatu.

Non entrenatuko dut bada?
Ez al dute futbol zelaira joan behar futbolera jolasteko?

Niri futbola gustatzen zait baina esku pilota gehiago.

Ikusten duzunez, egoera ez da betere atsegina eta irtenbide bat bilatu behar da.

Neurriren bat hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut.

                  Aritz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina