Afrikar Batasuneko Lehendakari hori:
Eneko Sanchez naiz ,Usansoloko 12 urteko biztanlea, Espainian, eta nire kexa adierazi nahi dut Afrikako lanpostuen egoeragaitik.
Zuen kontinentean ondotxo dakizuenez , egunero, nagusiak eta txikiak lanaldia amaitzea eta deskantsua ailegatzea irrikitan daude, zortzi ordu eta gero 30 minutuko atsedenaldia dute. Batzuk jateko aprobetzatzen dute beste batzuk ,berriz, bere lagunekin hitz egiteko.
Kontua da azken bolada honetan Afrikako lan postuak handitu egin direla eta lanaldiak ere. Soldata gutxitu da eta ez amek ez aitek ez dute nahiko haien umeak behar den moduan zaintzeko. Lan asko egiten dute egun osoan, baina ez dute beraientzat denbora ere ez haien familiarekin egoteko.
Ez dira guk bezalako pertsonak?
Nik ez dut ezer zuen kulturaren kontra baina lan asko egiteak soldata gehiago eukitea merezi du.
Ikusten duzuenez egoera ez da batere atsegina eta konponbideren bat aurkitu behar da.
Neurriren bat hartuko duzulakoan agurtzen zaitut
ENEKO.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina