Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

KEXA

                                                                                                            Usansolo,2016ko maiatzaren 16a.


Eskolako zuzendari hori:


Hamahiru zenbakia duen ,6.mailako ordenagailu bat naiz eta nire kexa adierazi nahi dizuet zenbait ordenagailuk bizi dugun  egoerarengatik.


Zuk ondotxo  dakizunez,egunero-egunero,ikasleak ordenagailua erabiltzen dute hainbat  eta hainbat lan egiteko.Gela  bakoitzak lan-desberdinak egiten dituzte ,adibidez: informazio bilatu ,blogean idatzi eta abar.


Kontua da  azken boladan ikasleek  ordenagailua txarto tratatzen dutela.Teklak kentzen dituzte,jo eta pantaia apurtzen dute...


Ordenagailuok ez daukagu eskubidea ondo tratatuak izateko?


Nik ez daukat ezer ikasleon kontra,baina uste dut hori egiten badute  zigor bat jarri beharko zaiela.


Ikusten duzunez, egoera ez da batere atsegina eta konponbideren bat bilatu behar zaio lehenbailen.


Neurriren bat hartuko duzulakoan,agurtzen zaitut.


                                                                                                                                    Ordenagailua



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina