Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

Maurizia Aldeiturriaga

Resultado de imagen de maurizia aldeiturriagaZeberioko Egia auzoan jaio zen, eta txikitatik panderoa jotzen eta koplak inprobisatzen ikasi zuen.
 Bederatzi urte zituela neskame joan zen Basurtura, ganadu tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko hariki fabrikan hasi zen lanean. Hamabi urte besterik ez zuela hasi zen Maurizia jaiegun eta festetan herriko plazetan jotzen. Plazarik plaza ibiliz ezagun bihurtu zen, eta Leon Bilbao albokariarekin batera hainbat grabaketatan parte hartu zuen. Abesteko modu kementsua zen Mauriziaren musikaren ezaugarri nagusia.
1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, eta ia hil arte jo izan zuen panderoa.
 Maurizak egin zuten balentria egun berean hiru sarikeketan irabazle suertatu baiziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina