Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

KEXA-GUTUNA

                                                     Usansolon, 2016ko maiatzaren 9an

Galdakaoko alkate jaun hori:

Paperontzi bat naiz, Usansoloko paperontzia, eta nire kexa adierazi nahi dizut zenbait paperontzik bizi dugun egoerarengatik.

Zuk ondotxo dakizunez, egunero-egunero, txakurrak atera behar dituzte txisa egitera, batzuk jolasteko irrikaz. Txakur bakoitzak nahi duena egiten du bere jabearekin: batzuk korrikan, beste batzuk pilota batekin, makil batekin edo harri batekin. Txakur mota eta garaiak daude.

Kontua da azken boladan txakurrak txisa eta kaka egiten dutela edozein lekutan: batzuk zelai batean, paperontzi batean, errepidean... Baina txarrena da, txakurrek paperontzi batean txisa edo kaka egiten dutenean oso txarto usaintzen du eta zeren zaborraren usainaz aparte , txisarena gehitu behar dugu eta oso desatsegina da.

Zergaitik usaindu behar dugu hain txarto?

Uste dut, hori mugatu beharko zela, zeren bestela desatsegina da.

Ikusten duzunez, egoera ez da atsegina eta konponbideren bat bilatu beharko zela.

Neurriren bat hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut.

PAPERONTZIA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina