Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

KEXA GUTUNA

                                                             Usansolon, 2016ko maiatzaren 9an.

Galdakaoko alkate jaun hori:

Lorea Telletxea naiz, 6.mailako ikaslea, eta nire kexa adierazi nahi dizut zenbait umek, Iturritxu kalean jasatzen duten egoerarengatik.

Zuk dakizunez, egunero-egunero, umeak eskolatik irtetean  Iturritxu kalean dagoen parkean jolasten egoten direla hainbat jolasetara: harrapaketan, sokasaltoarekin saltoka, besteak esku jolasekin jolasean, baina gehienak baloiekin ormetara botatzen.

Kontua da, azken hilabeteetan, umeak errepiderantz abiatzen dira, korrika zakarrontzietatik eskutatu egiten dira eta ondoren, errepidera galapan pasatzen dira, aldeetara begiratu gabe, eta gehienetan umeek kotxeen kontra talka egiten dute eta batzutan kotxe gutxik balastada egin behar dute, zakarrontzi ondotik pasatzen diren umeekin.
contenedores de basura bilaketarekin bat datozen irudiak

Ezin dira zakarrontziaren zati bat lurrean jarri? Edo zakarrontziak beste lekuren batean jarri?

Nik ez daukat ezer, hortik pasatzen diren kotxeen jabeen kontra, baina uste dut umeak kontu handiz pasatu behar direla baita kotxeak ere zakarrontzien egoerarengatik.

Ikusten duzunez, egoera ez da batere atsegina, eta konponbideren bat bilatu behar da lehenbailehen.

Zuen iritziaren zain egongo naiz.

                                                          Lorea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina