Gu geu!

Gu geu!

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

KEXA-GUTUNA

                                                       Usansolon, 2016ko maiatzaren 9an


Bizkaiko futbol federakundeko presidenteari:

Flavius Bota naiz, 6. mailako ikaslea, eta nire kexa adierazi nahi dizut arbitrajearekin bizi dugun egoerarekin.

Zuk ondotxo dakizunez, asteburu guztietan futboleko partidu bat jolasten dugu, beste talde baten aurka.  Partidu batzuetan iskanbila sortzen da, batzutan jokalariekin, beste batzutan gradetan, eta hala nola arbitrajearekin.

Kontua da azken boladan arbitrajea erabat lelotuta dagoela. Alde batetik, tokatzen zaizkigun arbitroak guztiz  txarrak dira, ez dute gogorik arbitratzeko eta batez ere, jokalariei burlak egiten dizkiete lotsarik gabe.

Arbitrajeak jarraituko du horrela? Ez ahal dugu eskubiderik kexatzeko?

Nik ez daukat ezer pertsona hauen kontra eta gustura jokatzen dut futbolean, baina uste dut arbitrajea hobetu egin beharko dela eta  gogo gehiago jarri beharko dutela nire ustez.

Ikusten duzunez, egoera ez da batere atsegina eta konponbideren bat bilatu behar zaio lehenbailehen .

Neurriren bat hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut.          
                                                                                                 FLAVIUS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina