Atzo, Azaroak 25, " Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna" ospatzen zenez,eskolan hainbat ekintza antolatu ziren eta geuk, parte hartu genuen.
Bideoa batzuk ikusi genituen , agertzen ziren egoerak hausnartuz eta ondorioak atera genituen.
Gainera, gomets morea jarri genuen denok, egun osoan zehar eramateko eta argazki batzuk atera genituen.
BETAURREKO MOREAK jantziz edota kartel baten atzean, "guapo- guapo" azaldu ginen.
JANTZI ZEUK ERE BETAURREKO MOREAK, BIZITZA, BESTE IKUSPEGI BATEKIN IKUSTEKO!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina