Gu geu!

Gu geu!

2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

ESKABIDEA

Nork: ikloreatelletxea@unkina.com
Nori: Txapelena@gmail.es
Gaia: Gabonetako ekintzak


Kaixo, Txapelena kultur etxeko lagunak:


Lorea Telletxea naiz, 10 urte ditut eta Bizkaiatik idazten dizuet, Usansoloko Unkina eskolatik, hain zuzen ere.

Datorren abenduaren amaieran, Usansolon igaroko ditut gabonak nire gurasoekin batera. Nire gurasoek gabonetako ekintzak ikusteko ohitura dute.
Hori dela-eta, zuen webgunean arakatzen egon gara eta abenduaren 24an jaialdi bat antolatuko duzuela irakurri dugu.
Bada horri buruzko informazioa eskatzeko idazten dizuet.

Kontua da kultur etxearen webgunean ez dugula jaialdiaren egitaraua aurkitu eta zalantza batzuk ditugu: zer ordutan hasten den eta noiz bukatuko den.
Horregaitik, ahal baduzue, jaialdiaren egitarau osoa bidali ahal didazue?

Egia esan, horiek nire ahizparen kezkak dira; ni kezkatzen nauena beste gauza bat da.
Nik jakin nahi nuke ea gazteentzat ekintzaren bat egongo ote den. Nire adineko lagunak egiteko eta ondo pasatzeko.

Zure erantzunaren zain egongo naiz.

Musu handi bat Bizkaiatik.

navidad usansolo bilaketarekin bat datozen irudiakHurrengora arte.

Lorea Telletxea.



                             

                                   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina